Astelehenean hitz egiteko geratu dira

Ataria 2019ko otsailaren 22a

TAS-ek deituta Baterajotze Nazionala burutu da gaur Tolosan. 12:00etan atera dira Trianguloa plazatik, eta Orixera joan dira. Bertan Ertzaintza zain zuten. Hala eta guztiz, manifestazioko hainbat kide ikastetxeko teilatura eta atzeko aldera sartu dira.

Hezkuntza Saileko bi ikuskari Orixen zeuden gaur goizean. Hauek manifestaziotik atera den ikasle ordezkari batekin hitz egin dute, eta astelehenerako jarri dute hitzordua. Bi aldeek konfirmatu dute asteleheneko hitzordu hori. TAS-ek gaineratu duenez, batzar horretan "ebaluazio irizpideen aldaketak bideratzen hasiko dira".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!