Informatikaren unibertsoak ere badu lekua ‘Ataria’n

Ataria 2019ko otsailaren 22a

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko ikasleek ere parte hartu dute ‘Erakutsiz ikasi’ proiektuan, eta erredakzioa bisitatu dute

TOLOSALDEKO ATARIAren lana erredakziotik kanpo da ikusgarriago, normalean. Erakutsiz ikasi proiektuak, ordea, horri buelta eman, eta eskualdeko ikasleak bertaratzen ditu Tolosako San Esteban auzoko bulegora, tokiko komunikabidearen egunerokoa ezagutzera.
Tolosaldea LHIko informatika  zikloko ikasleak izan dira azkenak eta, erredakzioa eta euskarri guztiak ezagutzearekin batera, Pasahitza saioan ere parte hartu zuten, beren ikasketez eta esperientziez aritzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!