Urrezko dominak hamabi izan dira: Nora Ituarte, 60 metrotan, 7,90 markarekin; Eneko Omeñaka, 200 metrotan, 23,18rekin; Ane Atorrasagasti, 600 metrotan, 1.49rekin; June Sudupe, 1.000 metrotan, 3.08rekin, marka pertsonala eta Espainiako Txapelketarako gutxieneko denbora lortuz; Ainhoa Murua, 1.500 metrotan, 5.18rekin marka pertsonala eginez; Alain Odriozola, 1.500 metrotan, 4.42 eginez; Mikel Ezkerro, 60 metro hesietan, 8,62rekin; Nere Jauregi, gorako jauzian, 1,52 metrorekin marka pertsonala eginez; Ander Martinez de Rituerto, pertikan, 3,60 metrorekin; Ander Aristi, jauzi hirukoitzean, 11,31 metrorekin marka pertsonala eginez; Lizeta Nnegue, pisuan, 14,09 metrorekin; eta Ander Aristi, 11,09 metrorekin marka pertsonala eginez.
Zilarrezko dominak bederatzi izan dira: Joseba Larrauri, 60 metrotan, 7,30rekin marka pertsonala eginez; Izaro Perurena, 400 metrotan, 1.00,88rekin marka pertsonala eginez; Ibone Ezeizabarrena, 1.000 metrotan, 3.09rekin marka pertsonala eginez; Fermin Alonso, 1.000 metrotan, 2.56rekin marka pertsonala eginez; Ainhoa Gibelalde, 60 metro hesietan, 9,62rekin marka pertsonala eta Espainiako Txapelketarako gutxieneko marka lortuz; John Cabang, 60 metro hesietan, 8,37rekin; Miren Goikoetxea, gorako jauzian, 1,35 metrorekin; Xabi Martinez de Rituerto, pertikan, 2,20 metrorekin marka pertsonala eginez; Mario Estanga, jauzi hirukoitzean, 10,79 metrorekin marka pertsonala eginez.
Brontzeko dominak lau izan ziren: Ander Aristi, 300 metrotan, 40,91rekin marka pertsonala eginez; Jone Agirrezabala, 60 metro hesietan, 9,89rekin; Xabi Martinez de Rituerto, gorako jauzian, 1,30 metrorekin; eta Mario Estanga, pertikan, 2,20 metrorekin.