M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Greba feministan parte hartzeko deialdia

Ataria 2019ko otsailaren 16a

bizikleta martxa Greba Femin 1 1550329964082
bizikleta martxa Greba Femin 2 1550329965001
bizikleta martxa Greba Femin 3 1550329965457
bizikleta martxa Greba Femin 4 1550329965864
bizikleta martxa Greba Femin 5 1550329966300
bizikleta martxa Greba Femin 6 1550329967165
bizikleta martxa Greba Femin 7 1550329967883
bizikleta martxa Greba Femin 8 1550329968566
bizikleta martxa Greba Femin 9 1550329969271
bizikleta martxa Greba Femin 10 1550329969791
bizikleta martxa Greba Femin 11 1550329970254
bizikleta martxa Greba Femin 12 1550329970330
bizikleta martxa Greba Femin 13 1550329970468
bizikleta martxa Greba Femin 14 1550329970551

Bizikleta martxa egin dute, Tolosaldeko Asanblada Feministak antolatuta, martxoaren 8an egingo den greba feministan parte hartzeko deialdia eginez.

Antolatzaileek azaldu dutenez, "oso ondo joan da bizikleta martxa". Alegiatik abiatu da martxa, gero Tolosako Zumardiaundian elkartu dira eta hortik Anoetara joan dira, ondoren Tolosara itzultzeko. "Gure helburua izan da jendeak jakin dezala martxoaren 8rako greba feminista antolatu dugula, hainbat ekintza daudela, eta animatu ditugu herritar guztiak gurekin parte hartzera", azaldu du Eli De Arriba Tolosaldeko Asanblada Feministako kideak.

Tolosako San Frantzisko pasealekuan informazio mahaia jarri dute eta jende ugari pasa dela azaldu dute. Bertan informazioa jasotzeaz gain, jendeak zapiak eta eskumuturrekoak eskuratzeko aukera izan du. Eman duten informazioetako bat greba feministan gizonek duten paperari buruzkoa izan da. "Gizon asko hurbildu dira jakiteko nola parte hartu behar duten greban. Lehenik eta behin esan diegu norberaren inguruan dauden emakumeei galdetzeko ea greba egiteko aukera duten, eta ezin badute, bere burua aurkezteko gizon bezala eginbehar horiek hartzeko. Inguruko emakume guztiek aukera badute greba egiteko, orduan atxiki daitezela gure grebara", azaldu du De Arribak.

Aurtengo grebaren gaia "oso zabala" izango dela azaldu du Idoia Bengoetxea Tolosaldeko Asanblada Feministako kideak. "Bost ardatz hartuko ditu: enplegua, kontsumoa, zaintza, pentsionistak eta ikasleak. Eremu asko hartzen ditu, guk uste dugulako emakumeen zapalkuntza beste hainbat zapalkuntzekin lotuta dagoela eta dena sistema heteropatriarkal kapitalistaren barruan dagoela. Guk eskatzen dugu bizitza erdigunean jartzea eta erantzukizun kolektibo bat hartzea bizitza sostengatzeko".

Martxoaren 8rako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 10:30ean kotxe karabana egingo da: eskualdeko hainbat herrietatik Tolosara joango dira eta bertatik abiatuko dira. 12:00etan manifestazioa egingo da Tolosan, eta arratsaldean hainbat ekintza egingo dituzte, tartean hitzordu garrantzitsuena izango den 19:00etako manifestazioa. Bestalde, bazkari autogestionatua ere egingo dute Zerkausian. Sare sozialen bidez egitaraua zabaltzen joango direla azaldu dute, eta herritar guztiei parte hartzeko deialdia egin diete. Horrez gain, hurrengo larunbatean, otsailaren 23an, informazio mahaia jarriko dute berriro San Frantzisko pasealekuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!