HARAGI topaketako bazkarirako txartelak, salgai

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko otsailaren 15a

Datorren maiatzaren 9tik 12ra bitarte Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketa ospatuko da Tolosan. Hain justu, azken egunean Zerkausian egiten den bazkarirako txartelak salgai daude jada.

Haragi 2019. Izen hori izango du aurten, haragiaren baitan ospatu ohi den asteburu osoko festak. Honen harira, jada azken eguneko bazkarirako txartelak erosteko aukera dago. Nazioarteko nahiz Tolosako parrileroak izango dira bazkaria prestatuko dutenak. Tiketak sarean erosi daitezke, BIBE plataformaren bitartez.

Festaren eta gastronomiaren maitaleentzat antolatutako ekimenean, ordea, bazkari ezaguna egun bakarrean egingo da aurten. Bi txanda izango dira Tolosako Zerkausian. Lehenengoa 13:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 14:30ean.

Parte hartuko duten Tolosako erretegiak, Burruntzi, Casa Julián, Casa Nicolas eta Botarri izango dira. Horietako menu tradizionala izango da Zerkausian prestatuko dutena; eta urtero moduan txuletaz eta bertako produktuez osatua izango da, 50 euroko kostua izango duelarik:

  • Urdaiazpikoa
  • Nafarroako zainzuriak
  • Tuterako kukuluak
  • Txuleta
  • Lodosako piperrak
  • Idiazabal gazta
  • Teila, zigarrotxoa eta Gorrotxa pasteltxoa

Bazkarirako tiketak, ondorengo esteketan klik eginda eros daitezke: 1. txandakoak eta 2. txandakoak. Erreserbak azkar egitea gomendatzen dute, lekua mugatua delako, eta aurreko urteetan oso azkar amaitu izan direlako. Informazio gehiago nahi duenak,  www.haragi.eus webgunea bisita dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!