TAS-ek Baterajotze Nazionala deitu du hurrengo ostiralean, Tolosan

Ataria 2019ko otsailaren 15a

Tolosaldeko Autodefentsa Sareak, "Orixeko ikasleen ebaluazio irizpideen alde" ekintza desberdinak antolatu ditu aste honetan. Atzo eta gaur, elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu dute Euskal Herriko ikastetxeetan, "Orixeko borrokaren alde".

Tolosaldeko Autodefentsa Sareak, "Orixeko ikasleen ebaluazio irizpideen alde" ekimen desberdinak antolatu ditu. Otsailaren 22an, hurrengo ostiralean, Baterajotze Nazonala deitu du Tolosan, 12:00etan Trianguloan. Bertan bat egitera animatu dute "Orixeko problematikarekin bat egiten duen norbanako zein kolektibo oro".

Ikasle Abertzaleak-ek bat egin du TAS-en deialdiarekin, mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!