Tolosa CFkoek sei domina lortu dituzte Euskadiko pista estaliko txapelketa nagusian

Tolosaldeko Ataria 2019ko ots. 14a, 09:00
Lizeta Nnegue, pisu jaurtiketa egiten.

Pasa den asteburuan egin zuten, Donostiako belodromoan, Euskadiko pista estaliko txapelketa nagusia eta, bertan, Tolosa CF-ko atletek sei domina lortu zituzten guztira.

Horietatik hiru urreak izan ziren: Ander Uranga 200 metrotan, 22,02 denbora eginez, eta bere marka pertsonala lortuz; Izaro Perurena 800 metrotan, 2.21 denborarekin; eta Lizeta Nnegue pisu jaurtiketan, 11,89 metrorekin.

Zilarrezko dominak bi izan ziren: Nora Ituartek 60 metrotan lortutakoa, 7,84 denborarekin, bere marka pertsonala eginez; eta Paula Del Pozo 1.500 metrotan, 4.56 denborarekin bere marka pertsonala eginez. Seigarren domina brontzezkoa izan zen, Sergio Romanek 1.500 metrotan eskuratu zuena, 4.10,06 denborarekin.

Tolosa CFko beste hainbat atleta ere izan ziren txapelketan parte hartzen. 200 metrotako proban, Jone Agirrezabalek 27,55 denborarekin marka pertsonala egin zuen, Joseba Larraurik ere marka pertsonala egin zuen, 22,42 eginez, eta Eneko Omeñakak 23,43 egin zuen. 400 metrotan, Ainara Lakuntzak 1.03,24 denbora egin zuen. 800 metrotan Maddi Perurenak marka pertsonala egin zuen 2.30,02 eginez, eta Xabier Artiedak ere marka pertsonala egin zuen, 2.08,33 denborarekin. 1.500 metrotan Iker Martinezek 4.16,09 denbora egin zuen. 60 metro hesietan Ainhoa Gibelaldek 9,78 egin zuen, eta John Cabang 8,70 denborarekin aurrena izan zen, baina atzerritarra izateagatik podiumera igotzeko aukerarik ez du.

Tolosa CF atletismoko taldeak atleta guztiak zoriondu ditu. Hurrengo txapelketak Espainiako Pista Estaliko nagusia, eta Gipuzkoako 16, 18 eta 20 urte azpikoak izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!