Eunate Martinez de Rituerto, podiuma Espainiako 23 urte azpikoan

Ataria 2019ko otsailaren 11

Maddi Lillo, Eunate Martinez de Rituerto, Julen Martin eta Paula De Juan.

Eunate Martinez de Rituerto Tolosa CFko atletak hirugarren egin du Espainiako 23 urte azpiko txapelketan, gorako jauzian. 1,67 metroko jauziarekin lortu du podiumean sartzea eta, era berean, Tolosa CFko marka berria jarri du. Martinez de Rituertok 60 metro hesietan ere parte hartu du, 10,15 marka eginez.

Salamancan jokatutako txapelketan, Tolosa CFko beste hiru atletek parte hartu zuten. Julen Martinek 60 metro hesietan hamabigarren postua lortu du, bere markatik gertu dagoen 8,69ko denborarekin. Emaitza hori bere hoberena da eta «pixkanaka goraka doala» erakusten duela azaldu dute klubetik.

Paula De Juanek zorte txarra izan zuen eta ondoezik sentitu zen lasterketa unean. Ezin izan zuen bere mailan lehiatu eta 2.22 markarekin 800 metrotako finalerdietara iritsi zen.

Maddi Lillok 60 metrotan lasterketa ona egin zuen eta denboraldiko markatik ehuneko batera geratu zen, 8,08 eginda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!