Eizagirreren gol ikusgarria 21.000 zaleturen aurrean

Ataria 2019ko otsailaren 11

Realak eta Athletic-ek bina berdindu zuten atzo Anoetan, ligako 20. jardunaldiko partidan. Anoetan 21.234 ikusle elkartu ziren. Tolosarrak txuri urdinen lehen gola sartu zuen.

Athletic 0-2 aurreratu zen markagailuan. Hiru puntuak Bilbora joango zirela zirudienean, Nerea Eizagirrek ezker hegalean hartu zuen baloia. Aurrera egin zuen, eta jaurtiketa izugarri baten ondorioz, esperantza eraman zuen Anoetako zaletuengana. Ondoren etorri zen zoramena, txuri urdinek berdinketa lortu zutenean. Puntuari esker, Realak ligako seigarren postuan jarraitzen du, 20 jardunaldiren ondoren.

Partidaren laburpena:

ç

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!