Erizainek sinadurak bildu dituzte Tolosan

Ataria 2019ko otsailaren 9a

Herri ekimen legegile bat aurrera eramateko sinadura bilketa egin du Satse sindikatuak, Plaza Zaharrean.

Gaur egun, 7,1 erizain daude mila biztanleko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta Europan, berriz, bataz beste 8,8. Erizain bakoitzeko paziente kopurua lege bidez arautzeak, "kalitatezko zainketa arduratsu, seguru eta parekidea bermatuko luke Estatu osoan zehar", Amalia Gonzalez Satse sindikatuko kideak aipatu duenez.

Lan baldintza horietan lan eginda "oso zaila" omen da, "arreta humanizatua, segurua eta kalitatezkoa" bermatzea. Hori aldatzeko, erizain gehiago behar dira eta sindikatuak herri ekimen legegilea abiatu du eskakizuna Espainiako Kongresura eramateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!