Loreek eta landareek jendea erakarri dute Tolosara

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko otsailaren 9a

Tolosako Lore eta Landare Azokak hartu du gaur goizean Trianguloa plaza. Urteko lehen azoka berezian, eguzki izpiek, distira berezia eman diete landareei, eta jende ugari ibili da zuhaitz eta lore landareak erosten. 

Euskal Herriko 16 mintegik jarria zuten postua. Era guztietako landareak erosteko aukera izan da, eta zuhaitz landareak erosteko ilarak ere sortu dira. Hazien aukera ere izan da eskuratu nahi izanez gero. Erosleek zituzten zalantzei azalpenak eman dizkiete saltzaileek, eta goizean goizetik  ibili da jendea postuz postu erosketak egiten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!