Aktibatu 2019 jardunaldiak, Topic-en

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko otsailaren 8a

Atzo, Topic zentroan, natura turismoaren eta iraunkortasunaren inguruko jardunaldien 7. edizioa ospatu zuten. Bizibiziki enpresak antolatutako ekimenean, 150 profesional inguruk hartu zuten parte.

Urtero natur turismoaren eta iraunkortasunaren gaiak jorratzen dituzte, eta nazioarteko kasuak ekartzen dituzte Tolosara, beste herrialdeetan aurrera eramaten den kudeaketa eredua ezagutaraztea, hemen aplikagarria delako. Aurten, Zelanda Berritik, Mexikotik eta Erresuma Batutik ekarri zituzten kasuak.

Gainera, Euskal Herrian zein kasu eta zein proiektu berritzaile dauden ere ezagutu zituzten. Arratsaldean, berriz, euskara eta turismoa ardatz hartuta, hausnarketarako tartea zabaldu zuten.

Jardunaldi hauek sektore turistikoan lan egiten duten profesionalei bideratutakoak dira, baita ikasleei ere. 150 pertsona bildu ziren, atzo Topic-en, elkarren artean lan egin eta ideia berrientzako aurrerapausoak emateko asmoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!