Nafarren arteko kanporaketa erakargarria

Ataria 2019ko otsailaren 8a

Euskal Herriko Kluben Arteko V. Torneo Nazionalaren kanporaketa erakargarria jokatuko dute, igandean, Tolosako Beotibar frontoian, bi talde nafarrek. 17:00etan hasita, Ultzamako Buruzgain eta Iruñeko Paz de Ziganda klubek jokatuko dute elkarren aurka.

Lau eta erdian, Buruzgaineko Unai Astizek Paz de Zigandako Rekalde izango du aurrez aurre. Banaka, frontoi osoan, Andoni Gaskue Buruzgainekoa eta Vidan Paz de Zigandakoa. Binakako partidurako, Iñigo Larunbe-Joseba Sarasa, Buruzgaindik, eta Barbajero-Telletxea, Paz de Zigandatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!