Tokak tradizioari eusten dio

Imanol Garcia Landa 2019ko otsailaren 2a

Tolosako San Blas jaiak ospatzen ari dira, eguraldi makurrari aurre eginez. Ohiko moduan, toka txapelketak ez du huts egin, eta opilak erruz saltzen jarraitzen dute.

Hori bai, toka txapelketa karpa barruan egin behar izan dute, eguraldi iragarpenak ez duelako festarako girorik aurreikusi.

Emendek elkarteak antolatzen ditu San Blas jaiak, eta bertako kideek kudeatzen dute opilen salmenta. Aurtengoan piper opilak ere saldu dituzte, Rafa Gorrotxategi gozogileak egindakoak. Arrakasta izaten ari direla azaldu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!