Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasleak, sarituak

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko otsailaren 1a

Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasleek hainbat sari eta lorpen izan dituzte urte hasieran.

Batetik, Zumaiako klarinete maratoiko lehiaketan, Garazi Gil, Nuria Domenech, Uxue Garmendia eta Izadi Otamendik osatutako laukoteak lehen saria irabazi zuen.

Bestetik, hainbat ikasle Euskal Herriko hainbat orkestratan jotzeko hautatu dituzte: Markel Zeberio, Euskadiko Ikasleen Orkesta txikian, Bittor Arostegi eta Manex Gorostegi EIO gaztean, Jon Esnaola eta Aitor Zabala EIOn eta Malentxo Zeberio eta Maitane Iruiñ Euskadiko Gazte Orkestan. Musika Eskolatik, ikasleak zoriondu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!