Senidetasuna indartzeko akordioa berretsi du udalak

Ataria 2019ko urtarrilaren 30a

Tolosako eta Charleville-Mézièreseko udalek senidetze akordioa sinatu dute, bigarrenez, gertutasun, iraunkortasun eta sendotasun handiagoko harremanak sustatzeko.

Frantziako herrian hiru egun egin ditu Olatz Peon Tolosako alkateak eta bere delegazioak. Charleville-Mézières herrian sinatu dute akordioa, bigarrenez, eta hitzarmenaren harira programatutako lan bilera ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute.

Txotxongiloek batzen dituzten bi herriek gertutasun, iraunkortasun eta sendotasun handiagoko harremanak sustatzeko hautua egin dute, eta horretarako, hainbat konpromiso hartu dituzte: bi herrien arteko herritarren truke oro bultzatzea eta babestea, ezagutza eta lankidetza bultzatzea, eta aldi berean, senidetasuna indartzea. Bi udalerrien intereseko diren proiektuak aurrera eramateko ere lan egingo dutela jaso dute hitzarmen batean. Hala nola, kultura eta txotxongiloen artea, gastronomia, turismoa, industria 4.0, fabrikazio aditiboa eta ikastetxeen arteko harremanak hobetzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!