Hell Beer Boys-ek bere 'crew' guztia elkartuko du agurreko kontzertuan

Xabin Gogorza 2019ko urtarrilaren 29a

Otsailaren 2an, larunbatean, talde goierritarrak agurreko kontzertua eskainiko du Beti Alai pilotalekuaren kanpoaldean. 20:00etatik aurrera, sarrera dohain, Brigade Loco eta Dinamitarekin jokatu du Jabi Blasko tolosarraren taldeak.

Jabi Blasko Hell Beer Boys-eko baxu jolea da. Ia bi hamarkaden ondoren oholtzatik jaitsiko da larunbatean. Betirako? Oraindik horri ezin dio erantzun. Xabin Gogorza eta Jabi Blaskoren arteko hizketaldian azken kontzertuaren xehetasunak, Blaskoren ibilbidearen pintzeladak eta beste hamaika istorio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!