Lara Aranzabal tolosarrak irabazi du Donostiako inauterietako kartel lehiaketa

Ataria 2019ko urtarrilaren 28a

Toldoz mozorrotutako olagarro bat izango da, aurten, hiriburu gipuzkoarreko inauterien irudia.

Lara Aranzabal diseinatzaile tolosarraren lana 239 kartel proposamenen artean aukeratu du epaimahaiak eta, datorren otsailaren 28tik martxoaren 4ra bitarte, Donostiako inauterien irudi izango da lana.

Diseinatzaile grafikoaren proposamenean, toldoz mozorrotutako olagarro bat ageri da, hiriaren ezaugarriak eta inauteriarenak bateratuz. Aipatzekoa da, Lara Aranzabalek Tolosako zenbait kartel lehiaketa ere irabazi izan dituela aurrez. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!