Tolosa CF-k lidertza lortu du asteburuan

Ataria 2019ko urtarrilaren 28a

Azken jardunaldia, 19.a, 2-8 irabazi dute urdinek etxetik kanpo, Derio futbol taldearen aurka.

Euskal Ligako Tolosa CF lider jarri da 19. jardunaldian. 46 punturekin daude tolosarrak, azken jardunaldia 2-8 irabazi ondoren. Arratia da bigarren sailkatua, 45 punturekin. Bizkaitarrak bigarren  jardunaldian jarri ziren lider. Zazpigarrengoan galdu zuten lehen postu hori, baina ondoren, 12.goan berreskuratzea lortu zuten. Orain Tolosa CF-k kendu die.

Urdinek liga goiko postuetan hasi zuten, baina kosta egin zitzaien bigarren postua eskuratzea. Hori bai, behin lortu ondoren liderraren jazarpena hasi zen. Asteburu honetan etxean jokatuko du Tolosa CF-k, Oiartzunen aurka; igandean, 15:45ean, Usabalen. Hain justu, Oarsoaldeko taldeak kendu zizkion bi puntu asteburuan Arratiari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!