Musua ikuskizuna

'Musua' Ikuskizuna

Ataria 2019ko urtarrilaren 30a

Ikuskizunaren informazio guztia hemen:

Sinopsia:

"Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko.

Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista…

Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.

Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua.

Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.

Eta zu?"

Leire Bilbao

 

Aktoreak:

- PIRRITX - Aiora Zulaika
- PORROTX - Joxemari Agirretxe
- MARIMOTOTS - Mertxe Rodriguez
- Oihana Sanchez
- Alex Tetuan
- Izaskun Forcada

 

Gainerako informazioa:

Ekoizpena: Katxiporreta Koop.

Musika: Xabier Zabala, Leire Bilbao.

Atrezzoa: Maite Mutuberria, Jon Garate, Buruarunak (Ipuitantai S.L.) eta Katxiporreta.

Iraupena: 70 minutu gutxi gora-behera

Familia-antzerkia: (0-100 urte)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!