Osasun publikoaren afera

Lehen arretan bizi dituzten gabeziak salatu dituzte

Ataria 2019ko urtarrilaren 25a

Tolosako Anbulatorioko lehen arreta zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute gaur, "hutsune estrukturalak" dituztela salatzeko.

Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deituta egin dute elkarretaratzea. Duela hilabete batzuk hasi ziren mobilizatzen eta ostiralero biltzen dira bizi duten egoera salatzeko. Legeak dio medikuek 1.500 paziente artatu ditzaketela, baina une honetan Tolosan 1.700 inguru ari dira artatzen. "Guk egunean gehienez 27 paziente jasotzeko muga dugu jarria, baina batzuetan 40ra iritsi daiteke zifra hori. Eta hori ezinezkoa da kalitatezko zerbitzu bat emateko", esan dute. 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!