Portugaleteko traineru jaitsiera jokatu zen igandean. Fortuna izan zen beteranoen mailan azkarrena, 17 minutu eta 3 segundoko denborarekin. Arraunean lau tolosar aritu ziren. Iberia izan zen bigarren ontzia, 24 segundora. Podiuma Pontejosek osatu zuen, 28 segundora.