2019/01/26 11:30/12:30

Helduentzako bisita gidatuak Topic-en

Helduentzako bisita gidatuak Topic-en
Topic, Tolosa

Familiei zuzendutako bisita gidatu antzeztuen arrakasta ikusirik,   aurten,   estreinakoz,  helduei zuzendutako bisita gidatu antzeztuak martxan jarri ditu Topic zentroan.

Bisitak hilean behin egingo dituzte, larunbatetan: 11:30ean euskaraz, eta 12:30ean gazteleraz. Bisita bakoitza ordubete ingurukoa izango da. Izena emateko, aldez   aurretik erreserba egin behar da, telefonoz  943  65 04 14era deituta, edo cit@cittolosa.com helbidera idatzita.

Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7€

Aurretiko   erreserbarekin,   bisita   antzeztua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100€ - gehienez 15 pertsona).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!