Amaya Alvarez bilbotarrak idatzi du gazteleraz Un viaje diferente a los demás izenburuarekin, baina euskaraz ere badago, Tolosako Amando Hernandezek itzuli baitu. Liburua Tolosako Haur Liburutegian aurkeztu zuen elkarteak eta bertan izan zen ere Porrotx pailazoa. Tourette sindromea duten 8 urteko bi haur dira ipuineko protagonistak.