Ataria Bertso Jaialdia 2019

Atariak ere ireki du 'bertsotxaldia'

Ataria 2019ko urtarrilaren 19a

Hamargarrenean ere ez dute hutsik egin 'Tolosaldeko Ataria'-ren bertso saioko bertsoek. Seriotik eta umoretik, Leidor guztiz bete duen publikoari, txalo zaparradak eta irribarre zabalak atera dizkiete bertsolariek.

Amaia Agirre gai jartzaileak urtero-urtero mimoz prestatzen ditu gaiak, eta gaur ere bikain erantzun diete Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Haritz Mujika, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek.

Sarrerakoan Amets Arzallus adierazi moduan, urte sasoi honetan sagardotegiek egin moduan Tolosaldeko Atariak bertso saioei eman die irekiera, Leidor aretoa betez. Eta Nerea Ibarzabalek urtarrileko Tolosako bertso saioaren 'mitoa' barrutik ezagutu du.  

Saioan izan ez denak edota bertsoaldiak berriz entzun nahi dituenak, datorren astean izango du aukera webgune honetan bertan. Edota irrati bidez (H)ari naizela saioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!