Kaleak itxita igande goizean, Ero-Etxe krosagatik

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urtarrilaren 18a

Rondilla kalea eta Zubiberriko sarbidea itxita egongo dira igandean; autobus zerbitzuan ere aldaketak izango dira.

Ero-Etxe elkarteak antolatzen duen krosa dela eta, igande honetan, urtarrilak 20, Rondilla kalea eta Zubiberriko sarbidea itxita egongo dira, trafikoarentzako, krosak irauten duen bitartean: 10:00etatik 14:00etara bitarte.

Batetik, ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute, Rondilla kaleko 34 zenbakitik, Zumardi Txikiaren ondoan dagoen Santa Klara ermita ingurura.

Bestetik, TSST zerbitzuko autobusak Amarotz auzotik sartuko dira Tolosara, eta honako geltokietan egingo dituzte geldialdiak: Zezen plazan, Nafarroa etorbidean, Jon Andoni Irazusta pasealekuan (bialean) eta Larramendi auzoan.

Tolosaldeko herrietako autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte. Rondilla kaleko 34 zenbakian geratu ordez, Santa Klaran egingo dituzte geldialdiak. San Frantzisko pasealekuko bi geltokiak (eliza parean eta geltoki ondoan), berriz, zerbitzutik kanpo geratuko dira igande goizean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!