Topic zentroko bi txotxongilo, Bartzelonako areto batean

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urtarrilaren 16a

Otsailaren 3ra bitarte egongo dira ikusgai Caixa Forum-ek Bartzelonan antolatu duen erakusketan, Dona eta Merma txotxongiloak; Joan Miro artistak margotu zituen 

El enemigo vive en el sofá izena daraman erakusketan Topic zentroko bi txotxongilo daude ikusgai, Dona eta Merma. Bartzelonako Caixa Forum aretoan dago erakusketa eta Teatro La Claca konpainiaren bihotza izan zen Joan Baixasen txotxongilo eta mundu eszeniko bereziari egiten dio erreferentzia.

Dona eta Merma konpainiaren Mori el Merma izeneko ikuskizunean aritu ziren, eta gero pasa ziren Topic-eko partaide izatera. «Joan Baixasen eta bere kolaboratzaileen ekoizpen eszeniko eta bisualaren jatorrizko materialak erakusten dira erakusketan, hala nola, panpinak, margoak, bideoak, kartelak eta argazkiak», azaldu du Tolosako zentroak. «Hainbeste kaletan, plazatan, antzoki txiki zein handietan, herrialdetan, hainbeste kultura eta ezagututako pertsonen aniztasunetatik jasotako eta bizitako esperientzietatik sortutako emaitza da», gaineratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!