Garbikuntzako langileek soldatak berdintzea aldarrikatu dute

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urtarrilaren 16a

Tolosako Epaitegitik hasi, eta komisaldegiraino bidea egin dute langileek. ASIER IMAZ

Komisaldegi eta eraikin judizialetako garbikuntzako langileek manifestazioa egin dute, goizean, justizia eskatuz. 120 egun igaro dira greban hasi zirenetik.

Tolosako epaitegian egin dute elkarretaratzea, eta geroago, komisaldegiraino joan dira. Langileen eskubideen aldeko oihuak eta negoziaketei konponbidea emateko aldarriak egin dituzte.

Langileek diotenez, «hiru sektoreak (kale-garbitzaileena, eraikin judizialetakoena eta komisaldegietakoena), administrazioaren azpikontratak dira». Desberdintasuna, baina, langileen generoan dago. «Kale-garbikuntzan %80 gizonezkoak dira, eta beste bietan %95 emakumezkoak». Hori dela eta, kale-garbikuntzako langileekiko jasaten duten soldata arrakala ezabatua izan dadin eskatzen dute. «Eraikin judizialetako langileekiko %7koa eta %13koa komisaldegietako langileekiko».

Langileen arabera, «egungo legeriak, aukera ematen die administrazio publikoei berdintasunaren alde egiten duten diskurtso politikoa praktikan jartzeko». Gainera, bi sektoreetan publikatuko diren baldintza-orriek, neurriak jasotzeko legearen babesa dutela diote. Irailaren 19an hasi zuten greba, eta negoziaziorik ez dute jarri abian oraindik. Mobilizazio hauen bidez «segurtasun-sailari eta Garbialdi enpresari inplikatzea» eskatzen diete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!