M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Martxoaren 8ko greba prestatzeko bilera, gaur, Tolosan

Ataria 2019ko urtarrilaren 15a

Tolosaldeko Asanblada Feministak greba feminista egiteko lehen bilera egingo du gaur, 19:00etatik aurrera.

Aurten ere, Martxoaren 8an greba feminista egingo da Euskal Herrian, mugimendu feministak deituta.

Tolosaldeko Asanblada Feministak ere deialdiarekin bat egin du. «Iaz grebak eskualdean izandako jarraipen zabala ikusita, aurtengoa ere egun handi bat izatea nahi genuke», azaldu dute.

Greba prestatzeko lehen bilera, gaur izango da, 19:00etan, kultur etxean. Prestaketan parte hartu nahi duten eskualdeko emakumeei batzarrera joateko deia egiten diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!