Etxebizitza batek su hartu du Tolosako Letxuga kalean

Ataria 2019ko urtarrilaren 14a

Kea arnastuta, pertsona bat artatu behar izan dute eta Asuncion klinikara eraman dute. Sua kontrolpean dute suhiltzaileek. 

Letxuga kaleko 3. zenbakian piztu da sua 20:00ak pasata, bigarren solairuan. Oraindik ere argitzeko dago zerk eragin duen sutea, baino  instalazio elektrikoan izan dezake sorburua. Etxebizitza horretako bizilagunek eman dute abisua udaltzaingoan eta kea arnasteagatik pertsona bat eraman dute erietxera.

Tolosaldea eta Goierriko suiltzaileak gerturatu dira bertara eta berehala kontrolatu dute sua. Ondoko bizilagunek ez dituzte beren etxebizitzak hustu behar izan. Orain, eraikinean egon daitezkeen kalteak aztertzen ari dira suhiltzaileak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!