Bi garaipen Gipuzkoako Txapelketako absolutu mailan

Ataria 2019ko urtarrilaren 14a

Tolosa CF Atltetismoko kideak, artxiboko irudi batean.

Donostiako Antonio Elorza belodromoan jokatu da txapelketa larunbatean, eta, bertan, Tolosa CF taldeko atleta ugarik parte hartu zuen. Lizeta Nneguek pisu jaurtiketan eta Eunate Martinez de Rituertok altuera jauzian lortu dituzte lehen postuak.

Nneguek 12,40 metro marka egin zuen pisu jaurtiketan eta Martinez de Rituertok 1,55 metroko jauzia egin zuen txapeldun izateko. 

Podiumera ere beste hainbat atleta igo ziren. Ander Urangak 22:12ko denbora egin zuen 200 metroko proban, Espainiako absolutu mailako gutxienekoa lortuz eta Gipuzkoako azpitxapeldun amaituz. Aitor Zabalak 51:12ko denborarekin 400 metroko proban marka pertsonala egin zuen eta Gipuzkoako azpitxapeldun izatea lortu. Paula de Juanek ere marka pertsonala egin zuen eta Gipuzkoako azpitxapeldun bilakatu zen 800 metroetan, 2:18:43 denborarekin. Ainara Lakuntza ere azpitxapeldun izan zen, 400 metroetan 1:02:08 denbora eginez. Julen Martin ere podiumeko bigarren lekura igo zen 60 metro hesietan 8:66 eginez. Ander Martinez de Rituertok hirugarren postua lortu zuen pertikan, 3,60 metroko jauzia eginez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!