Zubizarretak etxeko finalik gabe utzi du Ioritz Egiguren

Ataria 2019ko urtarrilaren 14a

Migel Soroa, lehen finalerdi 1 1547469328005
Migel Soroa, lehen finalerdi 2 1547469328620
Migel Soroa, lehen finalerdi 3 1547469329026
Migel Soroa, lehen finalerdi 4 1547469329533
Migel Soroa, lehen finalerdi 5 1547469329946
Migel Soroa, lehen finalerdi 6 1547469330347

VII. Migel Soroa Ogi Berri pilota txapelketaren lehen finalerdiak jokatu ziren larunbatean. Hiru bikotek finalerako txartela lortu zuten.

Tolosako Beotibar pilotalekuak itsura polita eskaini zuen larunbatean, Soroaren oroimenezko txapelketaren finalerdietan. Jubenilak hasi ziren lanean, eta Lasa-Cuairanek 22-16 irabazi zien Senar-Josu Etxeberria bikoteari. Partida gogorra jokatu zuten lau pilotariek, 43 minutura iritsi zelarik lehia. Partidaren lehen zatian berdinketak nagusitu ziren: 1-1; 4-4 eta 9-9. Ondoren, Lasa eta Cuairanek aurrea hartu zuten, 16-10eko zuloa zabalduz. Senar-Etxeberriak sakea berreskuratzea lortu zuten, ordea, eta markagailua ederki estutu zuten: 17-16. Tanto bolada hor amaitu zitzaien, irabazleak bost tanto jarraian eginaz 22ra eta finalera iritsi baitziren. Lasa izan zen partidako protagonista zazpi sake eta bi tantorekin.

Etorkizun mailako finalerdian Julen Egiguren-Apezetxea 22-9 nagusitu ziren Osa-Elizegiren aurka. Hasieran lehia orekatua izango zela zirudien, baina 5-4 edo 10-6etik 22-9ra joan ziren Egiguren eta Apezetxea. Aurrelariaren partida ikusgarria izan zen, bost sake eta 11 tanto lortu zituelarik.

Elite mailako finalerdian Ioritz Egiguren tolosarrak eta Zubizarretak neurtu zituzten indarrak aurreko koadroetan. Ataundarra nagusitu zen jokoan eta markagailuan. Zubizarretak 13 tanto egin zituen, horietatik lau sakez. Kaleak, berriz, bi bakarrik pilatu zituen. Tolosarrak zazpi tanto egin arren lau pilota galdu zituen. Amaieran, Zubizarreta-Uriondo 22 Egiguren-Sarasa 12.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!