Tolosa-Aurreraren Eguberrietako Pilota Topaketa, «arrakastatsua»

Ataria 2019ko urtarrilaren 10a

Urtarrilaren 2an hasi eta urtarrilaren 6ra bitarte, Tolosako Beotibar pilotalekuan Eguberritako Pilota Topaketa antolatu zuen, Tolosa-Aurrera pilota elkarteak.

103 haurrek parte hartu dute prebenjamin, benjamin eta alebin mailetan. Prebenjaminak bi saiotan elkartu ziren, pilota ezagutu eta jolastera. Benjaminetan ligaxka jokatu zuten, eta txapelduna Imanol Zufiria billabonatarra izan zen, azpitxapelduna Adur Otaegi billabonatarra, hirugarren Beñat Larrarte billabonatarra eta, laugarren, Ekain Olano lizartzarra. Alebin mailan ere ligaxka jokatu zuten, eta txapelduna Beñat Elola albizturtarra izan zen. Azpitxapelduna Julen Insausti tolosarra; hirugarren Aitor Perurena ibartarra eta, laugarren, Urko Otaegi billabonatarra. Tolosa-Aurrera elkartekoek kideek azaldu dute, «Eguberrietako topaketa oso arrakastatsua» izan dela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!