Eukene Larrartek seigarren egin du omniumean Frantziako Kopan

Ataria 2019ko urtarrilaren 9a

Pasa den asteburuan jokatu da lehiaketa; madison eta scratch probetan ere aritu da txirrindulari tolosarra.

Eukene Larrarte txirrindulari tolosarrak parte hartu du asteburu honetan jokatu den Fenoiux Frantziako Kopan, pistako txirrindularitzan. Gipuzkoa Ogi Berri taldeko txirrindulari tolosarrak seigarren amaitu zuen omnium proban, 81 puntu lortuz. Bere aurretik beste euskaldun batek amaitu zuen, Ana Usabiagak, 87 punturekin. Omnium proba horretan Amalie Didericksen daniarra izan zen irabazlea, 136 punturekin.

Larrartek beste bi probatan ere parte hartu zuen Fenoiux Frantziako Koparen barruan. Horietako batean, scratchean, bosgarren izan zen. Amaia Imazekin batera madison proban aritu zen, eta seigarren postuan amaitu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!