2019/02/01 20:30

Erritu, ikuskizuna

Erritu, ikuskizuna
Leidor antzokia, Tolosa

Kukai dantza taldearen ikuskizuna. 

Koreografia: Sharon Fridman.

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.kutxasarrerak.net

Erritu bizi-bidaia bat da, bizitzako etapak zeharkatzen baititu pasabideko erritu bakarkako eta kolektiboen bidez, naturarekin eta komunitatearekin loturik. Etapa horiek jaiotzatik kaoseraino doaz, bakardadearen mortuan barrena, harik eta topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iritsi arte. Errituak zubi modukoak dira gure izate banakoaren eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren arteko loturen zentzua aurkitzeko. Gure izate banakakoa iraganaz, orainaz, etorkizuneko promesez eta aukeraz zamaturik dago. Esperientzia kolektiboa, berriz, erreferentzia da beti, baina mugitzen eta aldatzen ari da aldi berean. Espiritualtasuna, samurtasuna eta norberaren erabakimena batzen dira bidaiarekin, zeina azkenean kolektiboa baita, baina kontzienteenen ibilbideek eragiten diotelarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!