2019/01/19 12:30

Go!azen 5.0 antzezlana

Go!azen 5.0 antzezlana
Leidor antzokia, Tolosa

ETB1eko telesailaren antzerkirako obra berria da. Asier Burgete (Markel), Iker Villa (Ander), Ainhoa Larrañaga (Eli), Beñat Iturbe (Julen), Maria Redondo (Zuri) eta Itziar Urretabizkaia (Amaia) izango dira gure herrietako antzokietako oholtza gainean ikusiko ditugun aktoreak. Telebistako istorioen antzerakoak antzeztuko dituzte, eta han ezagun egindako hainbat abesti kantatuko dituzte.

Irurako ikastolak antolatuta bi saio izango dira bata 12:30ean eta bestea, 15:30ean. Sarrerak salgai, Leidorreko leihatilan eta www.kutxasarrerak.net wengunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!