2019/01/19 11:00
Partida egun bat. 8 eta 12 urte bitarteko haurrak. Eta harmaila jendez gainezka: gurasoak, senideak, lagunak… Presio apur bat. Oihu bakar bat. Edo aurpegiratze bat. Horietako bat nahikoa da kirolak irakaspen edo gozamen iturri izateari utz diezaion. Harmailetan kontzientzia pizteko, Eee!ntzun jaio da. Eskolarteko neurketa bakoitzaren aurreko 'haka'. Gipuzkoako haurrek ahots bateratua izan dezaten. Kirolaren benetako balioez gozatzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko.
Eskola kirolean parte hartzen duten ikasle guztiak gonbidatuta daude ekitaldian parte hartzera, kirolari ezagunekin eta GO!azeneko taldekideekin dantza egiteko aukera izango dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tolosako Udalak antolatuta.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?