2019/01/12 19:30

La noche de 12 años, filma

La noche de 12 años, filma
Leidor antzokia, Tolosa

Iraila, 1973. Uruguain diktadura militarra dago boterean. Tupamaros gerrilla-mugimendua duela urtebete zanpatu eta desegin zuten. Kideak espetxeratu eta torturatu dituzte. Udazken gau batean, hiru preso Tupamaro espetxetik aterako dituzte hamabi urte iraungo duen operazio militar batean. Une horretatik aurrera, herrialde guztietako kuarteletan zeharreko ibilbidea hasiko da, esperimentu makabro baten mende; tortura-molde berri bat, haien erresistentzia mentalaren muga gainditzeko asmoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!