Eguberrietako oporraldia hasi zenez geroztik, Usabal kiroldegia gaztetxoen topagune nagusienetako bat izan da Tolosan. Urteroko moduan, Shanti txapelketa jokatzen aritu dira, ehunka neska-mutil.
Bada, Errege egunarekin amaituko da txapelketa, 09:00etan hasita. Kategoria guztietako norgehiagokak jokatutakoan, sari banaketa izango da eguerdian, festa biribiltzeko.