Merkatu txikian erosteko aukera zabalik, larunbatera arte

Ataria 2019ko urtarrilaren 3a

Laskorain ikastolak urteak daramatza merkatu txikia kultur etxean antolatzen; larunbatean izango da azken eguna eta  20:00etan itxiko dituzte ateak

Azken eguna gertu du merkatu txikiak. Larunbatean, 20:00etan itxiko ditu ateak Laskorain ikastolak antolatzen duen azokak. Saltzeko dagoen material guztia erdi prezioan jarri dute, azken ostikoak emateko asmoz. Kultur etxeko beheko solairuan egin diote lekua urtero lez, eta goizez nahiz arratsaldez dago irekita, 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.

Lortutako dirua hiru elkarte ezberdinen artean banatuko dute: Ibarrako Misio Taldearen, Baltistan Fundazioaren eta Tolosaldea Sahararekin elkarteen artean, zehazki.

Hogeita zazpi urte inguru daramatzate ekimen hau antolatzen; Laskoraingo ikasleak oporretan daudenean irekitzen dute, hala, txandak egiten dituzte antolatzeko. Azoka ixten denean, aurten Errege egunean, Emauseko Trapuketariek jasotzen dituzte saldu gabe geratutako material guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!