Bi Kulturzale txartel eta 28 hitzordu Tolosan, negu osorako

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko urt. 2a, 16:37

Batetik, urtarrila eta otsaila bitarteko Kulturzale txartela eskainiko du udalak eta, bestetik, otsaila eta apirila hasierara artekoa.

Txartel bakoitzarekin 5 ikuskizunez gozatzeko aukera izango da, erdi prezioan. Horrela, 51 euroan hamar emankizuneko eskaintza osatuko dute bi Kulturzale txartelek.

Lehen eskaintza aldiak Rita arrastoa sartzen antzerkia, Pedro Guerraren kontzertua, La Traviata. Giuseppe Verdi zuzeneko opera proiekzioa, Kukai taldearen Erritu dantza ikuskizuna eta Juntos antzezlana izango ditu, eta bonuak eskuragarri dira, jada, kultur etxean.

Bigarren sailean, berriz, honako emankizunak txertatu dituzte Kulturzale txartelean: Don Quijote zuzeneko balet proiekzioa, Zeruko Kresala dantza taldearen ikuskizuna, Tartean teatroaren Ghero antzezlana, Iñar Sastreren Illusions eta zine esperimentala ikuskizuna eta La forza del destino zuzeneko opera proiekzioa.

KULTUR EGITARAUA, URTARRILA - OTSAILA

Urtarrilaren 3an, 17:00etan. Gurekin etorri nahi? haur ikuskizuna Kiliklon konpainiaren eskutik, Leidorren.

Urtarrilaren 6an, 13:30ean. Musika Eskolan Tolosako Musika Bandaren Errege eguneko kontzertua.

Urtarrilaren 11n, 20:30ean. Cafe Quijanoren kontzertua, Leidorren.

Urtarrilaren 18an, 20:30ean. Rita arrastoa sartzen antzerkia Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolazaren eskutik. KULTURZALE.

Urtarrilaren 19an, 12:30ean eta 15:30ean. Go!azen, Irurako ikastolak antolatuta.

Urtarrilaren 19an, 19:00etan. ATARIA bertso jaialdia, Leidorren.

Urtarrilaren 25ean, 20:30ean. Pedro Guerraren kontzertua. KULTURZALE.

Urtarrilaren 26an, 18:30ean. Noone's land ikuskizuna, Topic-en.

Urtarrilaren 30ean, 20:30ean. La Traviata. Giuseppe Verdi zuzeneko opera proiekzioa. KULTURZALE.

Otsailaren 1ean, 20:15ean. Kukai taldearen Erritu dantza ikuskizuna, Leidorren. KULTURZALE.

Otsailaren 2an, 17:00etan. Ene kantak, Leidorren (Irurako ikastola).

Otsailaren 8an, 20:30ean. Tributo al Rey Leon, Leidorren.

Otsailaren 15ean, 20:30ean. Juntos antzezlana Melani Olivares, Gorka Otxoa, Kiti Ma?nver eta Ines Sanchezen eskutik. KULTURZALE.

Otsailaren 16an, 18:30ean. Historia de un calcetin?, Topic-en.

Otsailaren 19an, 20:15ean. Don Quijote zuzeneko balet proiekzioa, Leidorren. KULTURZALE.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!