Tolosako Bandaren omenaldia Jexux Mari Jauregiri

Ataria 2018ko abenduaren 28a

Tolosako Bandak omenaldia egin zion Jexux Mari Jauregi belauntzarrari, Eguberri eguneko ohiko emanaldian.

Duela 33 urte hasitako ohiturari jarraipena eman dio urtero-urtero Jexux Mari Jauregi tolosarrak. Eguberri egunez emanaldia eskaintzen du Tolosako Musika Bandak Hodeiertz abesbatzarekin batera, eta bertan Jexux Mari Jauregik abestu izan du azken hiru hamarkadetan, bakarlari moduan.

Aurten ordea, azken aldiz eskaini du emanaldia, eta hori dela eta Tolosako Bandak omenaldia egin zion Eguberri egunean bertan. Bandak txapela oparitu zion eta udalak ere hartu zuen parte, lore sorta bat emanda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!