Migel Soroa Memorialaren jardunaldi berri bat, igandean

Ataria 2018ko abenduaren 28a

Igande honetan Ogi Berri Txapeketan, Migel Soroa Memorialean, finalerdietarako azken txartelak banatuko dira, Tolosako Beotibar pilotalekuan, 16:30etik aurrera.

Etorkizunekoetan Julen Alberdik (Gazte Leku) eta Olidenek (Añorga) Murua-Garcia (Bergara) bikotea izango dute aurrean. Bigarren partidan, elite mailan, Ioritz Egiguren (Zazpi Iturri)-Sarasa (Buruzgain) bikotea Elola (Tolosa)-Aldave (Oberena) bikotearen aurka ariko da, eta hirugarrenean, Eneko Labaka (Tolosa)-Bikuña (Antiguo), Salaberria (Erreka)-Otaduyren (Olaburu) aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!