Erailketa matxistak salatzeko "mobilizazio mugikor eta zaratasua", bihar, Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2018ko abenduaren 21a

Joan den azaroaren 24an, Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira, Tolosan egindako eskualdeko manifestazioko irudi bat.

Tolosaldeko Asanblada Feministak herritarrak deitu ditu, 12:30ean, San Frantzisko pasealekuko banku sukurtsalaren atarira. 

Laura Luelmoren erailketaren harira, berau eta etenik gabe gertatzen diren beste hamaika erailketa eta eraso salatu nahi ditu Tolosaldeko Asanblada Feministak. Horretarako, mobilizazio mugikor eta zaratatsua prestatu dute biharko, abenduaren 22rako. 12:30ean egin dute hitzordua, San Frantzisko pasealekuko sukurtsalaren atarian eta, jarraian, beste hiru puntutatik pasatuko dira: 12:40ean Gaztelako arkutik, 12:50ean Maria Luisa Agirre doktorearen plazatik edo Tontokaletik eta, azkenik, 13:00ean Plaza Berrian amaituko dute. 

Elkarrekin aurrera egiteko, eraso matxistarik ez! leloa baliatu dute deialdirako eta, eskatu dute, arropa beltzez eta zarata ateratzen duten tresnez bertaratzeko, ahal dela, mobilizaziora. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!