Tolosa CF Aurrera, binakako finaletan

Ataria 2018ko abenduaren 20a

Tolosa CF-Aurrerako hainbat pilotari Gipuzkoako Binakako Ezker Hormako Txapelketan finalera iritsi dira.

Kadete bigarren mailan, adibidez, finaleko lau pilotariak Tolosa CF-Aurrerakoak izango dira: Amiano-Gartziarena eta Amundarain-Gabirondo. Jubenilen bigarren mailan, Ezenarro-Lopetegi izango dira Tolosa CF-Aurrerakoak. Kadeteen hirugarren mailan, elkartekoak Etxabe-Mendizabal izango dira. Jubenilen hirugarren mailako finalean, aldiz, lauak: Lasa-Gorostidi eta Mikeo-Goikoetxeandia.

Bestalde, Gipuzkoako banakakoan, jubeniletan finalerdietara hiru iritsi dira: Altuna, Goikoetxea eta Lasa.

Azkenik, Tolosa CF-Aurreratik azaldu dutenez, bihar ostirala,  20:00etatik aurrera hirugarren eta bigarren mailako kadeteen finalak Tolosako Beotibarren jokatuko dira. Jubenilen hirugarren mailakoa Oñatin jokatuko da 20:00etan, bihar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!