Preso eta iheslarien eskubideen alde, manifestazioa egingo dute 24an

Ataria 2018ko abenduaren 20a

2017ko manifestazioko irudia. Argazkia: Askatasun Taupadak

Abenduaren 24an, manifestazioa izango da Tolosan Sare herritarrak antolatuta. 18:45ean aterako da Triangulotik.

Abenduaren 24an ohikoa izaten da preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa. Aurtengoan, manifestazioa Zumalakarregi kalera iristean, mugikorren argiak pizteko deia egin dute Saretik, bakegintza eta elkarbizitzaren bidean argia eman nahi dugula adierazteko».

«Ozen adierazi nahi dugu, gatazka armatuaren, armagabetzearen eta ETAren disoluzioa eman ondoren, orain presoen garaia izan behar dela», gehitu du herri dinamikak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!