Tolosako Azokaren inguruko liburu bat aurkeztuko dute, larunbatean

Ataria 2018ko abenduaren 20a

Argazkia: Tolosako Udala

Xibarit argitaletxeak Tolosako Udalaren batera landutako liburuaren aurkezpena larunbatean egingo dute, 11:00etan, Zerkausian bertan, Gabonetako Azokaren baitan.

Joseba Urretabizkaia argazkilariak eta Joxemi Saizar kazetariak osatu dute liburua. Horretarako, 52 nekazari eta ekoizle inguru elkarrizketatu dituzte, eta horrez gain, azokaren, Zerkausiaren eta Berdura Plazaren historia laburbildu dute.

Udaleko ordezkariez gain, Patxi Izagirre azokako saltzaileak, Pablo Alberdi azokako kronika egileak, eta Xibarit argitaletxeko Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek hartuko dute parte aurkezpenean. Herritar orori zabalik dago aurkezpen-ekitaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!