Hodeiertzen Eguberri kontzertua, bereziagoa

Ataria 2018ko abenduaren 19a

Tolosako Hodeiertz abesbatzak urteak daramatza Eguberri kontzertua antolatzen, eta aurtengoa berezia izango da, abesbatzak 35 urteko ibilbidea bete baitu.

Horrela, datorren abenduaren 23an, igandearekin, Santa Klara komentuko elizan izango da Hodeiertzen kontzertua, 19:00etan. David Azurzak konposatutako Noel! Noel! gabon kantaren estreinaldia egiteko baliatuko dute hitzordua, besteak beste.

Enrike Azurzaren zuzendaritzapean, Jon Etxabe tenore tolosarra eta Ignacio Arakistain piano jole azpeitiatarra ariko dira.

EGITARAUA

I wonder as I wonder - Folk. EE.UU/ J.J. Niles. Arr. Benjamin Britten (1913-1976)

Blagoslovi dushe moya - Mijail Ippolitov-Ivanov (1859-1935)

Tebe poem - Sergei Rachmaninov (1873-1943)

There is no rose - Philip Stopford ( n.1977)

I himmelen (de “Cuatro salmos” nª4) - Edvard Grieg (1843-1907)

Candelight Carol - John Rutter ( n.1945)

Noel! Noel! - David Azurza ( n. 1968) Estreinaldia

Oi Betleem! - Aita Donostia (1886-1956)

Arrosarik ez da - Dantza Xabier Sarasola (n. 1960)

Elurra mara mara - Serge Jaroff/ Arr. Gotzon Aulestia

Cantique de Noël - Adolphe Adam (1803-1856)

Hator, hator - Arm. Julen Ezkurra (n. 1930)

Aritz adarrean - Kattalin Arm. Julen Ezkurra (n.1930)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!