Egun guztiko festa izan dute emaukeek, gaur, Beotibarren. Aurreko urteko arrakasta ikusita, goizean, Aisiako Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarra jokatuko dute 10 bikotek, eta bazkaldu ondoren amaitu dute txapelketa.
Horren ondoren, 17:30etik aurrera, Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren gomazko paletako finalak jokatu dira. Bigarren mailako finala jokatu da lehenengo: Mateos eta Agirre izan dira garaile Lopez eta Herreroren aurrean; lehia estua izan da, eta azken momentura arte ez da erabaki nork jantziko zuen txapela. 25-24 amaitu dute. Jaialdiarekin amaitzeko, lehen mailako finala jokatu dute Irazustabarrena eta Arrillagak, Maiza eta Maider Mendizabalen aurka. Bigarren bikotea nagusiago izan da, eta 15-25 irabazita jantzi dute txapela.