Energia berriztagarriak gertutik ezagutzeko aukera

Ataria 2018ko abenduaren 15a

Tolosako Trianguloa plazan IV. Energia Azoka egiten ari dira, Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutuko eta Usurbilgo Lanbide Eskolako ikasleak gidari direla.

Biomasa galdarak, eguzki energia baliatzeko instalakuntzak, tenperatura baxuko berogailuak, LED argiteria nahiz eraikuntzak isolatzeko materiala, ibilgailu elektrikoak, aerotermia instalakuntzak... topatu daitezke goizean zehar, 14:00 arte Trianguloa plazan jarritako karpan.

Kontsumo eraginkorreko teknologien ezagutza herritarrei gerturatzeko asmoz antolatzen dute azoka eta herritarren kontzientzia eta ohituretan eragitea da helburua. Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko eta Usurbilgo Lanbide Eskolako ikasleak ari dira azalpenak ematen. Bisita gidatuak egin dituzte, 11:30ean eta 12:30ean. Informazio teorikoa emateaz gainera, azalpen praktikoak ere eman dituzte eta auto eta bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izan du bertaratu den jendeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!